XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Kate motzean Izaskun Bengoa Txirrindularia Jende askok ez daki nesken txirrindularitza existitzen denik ereTrizikloa ez.
Gogoratzen naiz Olentzerok ekarritako BH txiki urdin bat nuela,
Aita zikloturista dut, eta berak erosi zidan.
Bigarren eskukoa zen, Amurrioko alkatearen semeari erosi zion, gainera.
Bai.
Hamabi eguneko proba izan da, nahiko gogorra, oso maila altukoa; lehenengo astean etapa guztietan bizpahiru portu izan ditugu.
Fabiana Luperini izan da irabazlea, eta aipatzekoa da haren kluba izan dela Giroa antolatu duena.
Hala da, bai.
Ibilbidea apur bat Luperiniren neurrira egin dutela esan daiteke.
Luperini profesionala al da?
Italian ordaindu egiten diete txirrindulariei.
Guri, ostera, ez, afizio hutsagatik egiten dugu, materiala ordaintzen digute eta hortik aurrera ia dena norbere kontura doa.
Bidaia ere ez dute ordaintzen.
Etxekoen aldetik laguntza handia behar izaten dugu.
Iurretan, Emakumeen Biran, Macario taldean, gurekin korritu zuen, baina oso esperientzia txarra izan zen.
Lotsagabe samarra da.
Bera bere kabuz doa, eta denak bere zerbitzura egon daitezen behar du.
Oso ona da, baina bestelako tenperamentua izango balu agian famatuagoa izango litzateke.
Bost edo hamar bat minutuko plantoa egin genuen etapa baten hasieran.
Baziren egunak minutu erdiko informazioa besterik botatzen ez zutena.
Profesionaltasunik eza gainditzeko modurik ba al dago?
Horretarako komunikabideek kasu gehiago egin beharko ligukete, eta, ondorioz, babesleak animatuko lirateke.
Haiek profesionaletara hel daitezkeela, eta gu, berriz, ez.
Guk afizioz egiten dugu.
Jende askok ez daki nesken txirrindularitza existitzen denik ere.
Askotan
Ez dira enteratu ere egiten.
Giroko etapek ehun kilometro inguru zituzten.
Entrenamenduetan gutxiago, berrehun bat kilometro astero.
Oso txarra naiz gauza horietarako...
Agian, hamar edo hamabost minutu.
Egia esan, ia dena aitak egiten dit: bizikleta garbitu, zulatuak konpondu...
Nik ez.
Errepidean ez gara hainbeste erortzen.
Baina ez da txorakeria, mendiko bizikletan eta ziklokrosean dabiltzanek jakin behar dute erortzen, judoan bezala.
Ez dago ezer berezirik.
Denetarik.
Giro ona dago, oro har.
Dena den, esan ohi da mutilak baino okerrago portatzen garela, gehiago haserretzen garelako...
Jenio bizia dugu, hori egia da.
Ez, justu-justu familiakoak eta lagunen bat egoten dira.
Jende gehiena Frantzian inguratzen da: joan den urtean Tourmaleteko azken kilometroa jendez gainezka zegoen.
Oso polita izan zen.
Zein da oroitzen duzun
Bakarra daukat gogoan: Tourrean, Alpeetako etapa batean,
Goimendia igo nuen lehen aldia izan zen.
Hogei eta hogeita bost kilometroko portuak ziren...
Eskerrak furgoneta gertu zegoen.
Autoari heldu zenion, beraz.
Hori ez al da tranpa?
Bai, baina etapa horretan, aurrekoak izan ezik, denek egin zuten.
Errepide ertzeko jendeak ere bultzatzen gintuen.
Han ikasi nuen
Txirrindulari guztiek eskatzen zuten: denek
Gizonezkoen sari banaketetan azafatak dauden bezala, zuen kasuan
Ez.
Batzuetan inguruan dauden mutil txirrindulariei esaten diete igotzeko lore sortak ematera, baina normalean neskak izaten dira.
Horren kontura makina bat barre egiten dugu, ez pentsa.
Apustua egina dugu
Ez dugu euskaldunik edukiko podiumean.
Olanok errendimendu baxua duela diote.
Gertatzen dena da, Olanok bere mugak ezagutu behar lituzkeela eta, nire ustez, bera ez da Tourra irabazteko txirrindularia.
Podiuma?
Ullrichena argi dago.
Lau esan dituzu
Bueno, Ullrich behintzat seguru.
Hortik aurrera...